XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Edonola ere - esan zion Peterek, ez naiz hona etorri gaizkile arrakastatsua nola izan ikastera.

Zure laguntza behar dut. - Zertarako?.

Istorio osoa kontatu zion Peterek Jeffi: auto-stop egiten ari zen bat, John, hartu zuela kamioian; John horrek bere osaba hil zuela, poliziaren ustez, baina berak ez zuela hil esaten zuela Johnek.

- Ez dut uste Johnek hil duenik bere osaba - jarraitu zuen Peterek, baina nola frogatuko dugu?.

- Bide bakarra dago horretarako - erantzun zion Jeffek.

Hiltzailea aurkitu beharko duzue.

- Baina ez dakit nondik hasi.

Inori entzun al diozu hilketa horretaz zerbait?- galdetu zion Peterek.

- Ez, baina pixkatxo bat itxaroten baduzu, joan eta galdetuko diet lagun batzuei ea zerbait dakiten.

Eta hemen zauden bitartean, mesedez, zeure etxean bazeunde bezala sentitu, e?.

Jeff irten zenean, jaiki eta atalondora joan zen Peter.

Musika-hotsa zegoen aretora begiratu zuen.

Gizon bat kantan ari zen, neska batzuk dantzan, eta jendea, hizketan eta barrezka.

Nahikoa ilun zegoen eta oso bero.

Egarri zen Peter. Edateko zerbait eskatu eta zerbitzari batek ekarri egin zion.

Hura ordaintzen ahalegindu zenean, zerbitzariak ez zion dirua hartu nahi izan.

- Jeffen laguna zara - esan zion zerbitzariak; beraz, ez duzu ordaindu beharrik.

Hamar minutu geroago itzuli zen Jeff.

- Tira, uste dut badudala informazio interesgarria - esan zion, eseri zenean.

- Zer da, ba? Badakizu nor den hiltzailea?- galdetu zion Peterek.

- Ez, jakina - erantzun zion barrezka.

Baina Bristoleko norbaiten izena emango dizut eta hark lagunduko dizu beharbada.